ZER DA ARTEA? ... ARTEA NIRE USTEZ, ARRAZOIAK GUZTIARI BILATZEA DA, INPOSATU ZAIGUN NORMA ULER DEZAGUN...

2009-04-28

ARTE HEZKUNTZAREN GARRANTZIA


Hezkuntza sistemek musika eta arte plastikoak besteak beste albo batean uzten ditu baina oso garrantzitsua da ezagupen horiek kontuan hartzea. Hezkuntza formala ezagupen hauetaz ahaztu egiten da eta askotan hezkuntza ez formala arduratzen da. Daukaten metodologia oso ezberdina da, intuizioa eta zentzumenak besteak beste kontuan hartzen baititu.
Haur hezkuntzan, hezkuntza formalean, artearen inguruko arlo gehiago ematen ditugu. Baina hesitzen garen neurrian matematika, hizkuntza eta zientzia arloei garrantzia gehiago ematen zaio...

Garatu ditzakezun ahalmenak hauek dira, besteak beste:
Sormena
Irudimena
Pertzepzioa
Sentikortasun estetikoa
Mugimendua
Norberaren adierazpena
Pentsamendu kualitatiboa
Komunikatzeko
Gizarteratzeko ahalmena
Ikuspegi kritikoa
Autonomia



2009-04-27

HEZKUNTZA

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-ek egindako hausnarketa bat:


Oso artikulu interesgarria da:

Hezkuntzan alfabetatze digitala bidertu behar da

eta horretarako Web.2 bezalako plataformak ezagutu behar ditugu...


2009-04-26

GAUR EGUNGO MUSIKA ETA ABANGUARDIA

XIX. mendearen amaieran, iragan erromantikoaren kontrako erreakzio bortitza sortzen da, intelektualagoa den eta hain hunkigarria ez den musika baten bila, eta oso joera desberdinak ekarriko dituena, XX. mendean garatuko direnak.
Erritmoa, iraganean melodiaren mende zegoena, askatu egiten da, eskema metriko berrien sorrerarekin.
Bere obsesio nagusiak tinbrea eta erritmoa dira, eta musika konkretuaren forma aske eta ez-melodikoetan gauzatzen da, elektronikoa eta aleatorioetan. Hona hemen mugimendu nagusien laburpena.
Testu hau, orrialde honetatik atara izan dut. Gehiago irakurri nahi izanez gero, irudiaren gainean klikatu eta orrialde horretara eramango zaitu...

2009-04-25

IMPRESIONISMOA: MUSIKA ETA ARTE PLASTIKOETAN



Inpresionismoa eta postinpresionismoa


XIX. mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian batik bat. Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen eta sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.


Bai musikan bai arte plastikoetan, inpresionismoak, arte garaikidean hasiera ematen dio.


Korronte hau margolari talde batekin hasi zen: Monet, Manet, Pissarro, Sisley, Degas, Renoir eta Cézanne.


Margolari hauek garrantzi asko ematen zioten argia eta koloreari. Ikusten zuten errealitateari erreferentzia eginez, paisaiak batik bat margotzen zituzten.

EMAKUME INPRESIONISTAK


Bestetik, arte plastikoek musikan ere eragina izan zuten. Debussy konpositoreak garrantzia nabarmena izan zuen korronte honetan.


Musikan eta arte plastikoetan lortu nahi zituzten helburuak oso antzekoak ziren: era pertsonalago batean egitea eta orain arte izandiren normak apurtzea.

DEBUSSY: " ILARGI ZURIA"






2009-04-20

STRAVINSKY



Igor Stravinsky conducts The Firebird (L'Oiseau de Feu) - medici.tv



2009-04-15

MUSIKA ARTE PLASTIKOETAN


Picassok Stravinsky-ren pintura bat egin zuen 1920. urtean. Stravinsky musikaria izan zen eta Picassorekin harreman estu bat izan zuen.
Picassori buruzko bideo honetan, bere koadrotan oinarritutako marrazki bizidunak agertzen dira eta Strabinskyren musika entzun dezakegu aldi berean.
Oso originala dela iruditu zait... Beraz, ongi izan!!!!