ZER DA ARTEA? ... ARTEA NIRE USTEZ, ARRAZOIAK GUZTIARI BILATZEA DA, INPOSATU ZAIGUN NORMA ULER DEZAGUN...

2009-06-01

EMAKUMEAK ETA ARTEA

" Musika Bidean" bloga ikusten nengoela, beste helbide interesgarri hau ezagutzeko aukera izan dut. Blog honek, hainbat emakume artistei buruzko informazio ugari eskaintzen digu.
Bestetik, " Musika bidean" blogak, Shirin Neshat artista plastikoa aurkezten digu. Oso artista famatua eta interesgarria denez, sarrera bat eskeintzea merezi du dudarik gabe...
Eskerrik asko, " Musika bidean"!!!

2009-05-13

PARTITURA BATZUK: EUSKAL KANTAK






Hona heme klasean landu daitekeen partitura bat. Irakasleak pianoarekin jotzen duen bitartean, ikasleek flauta goxoarekin jo dezakete. Nik froga egin nuen eta oso polita geratu zen...

Kodaly-k pentsatzen zuen folklorea, umearen hizkuntza musikala bezala zela. Nazionalismo musikala garatzen zuen eta bertako kultura eta musika erlazionatzen zituen. Gainera, kanta tradizionalak argiagoak eta laburragoak zirenez, errazago egiten zitzaien umeei. Hau da, oso material egokia zen eta oso modu simplean zegoen.









2009-05-05

MUSIKA HEZKUNTZA: MUSIKOGRAMA

Hona hemen, Lehen Hezkuntzan, 3. zikloan, erabiltzeko musikograma hau.

Ariketa dibertigarri honen bidez, kontzeptu hauek ikasgelan landu ditzakezu:

Kalderoia

Intentsitatea

Erritmo hirutarra

Musika koloreak

Erabiltzen diren instrumentuak, pelikularen momentu ezberdinak adierazteko



Adibide hau... ikusi!!!

2009-05-01

MARRAZKETA


ezkerreko hemisferioa: analitikoa da, hizkuntzarena. Eskuienkoa:globala da, espazioarena.

Garunak gorputza 'era gurutzatuan' kontrolatzen du gorputza. Beti nagusia ezkerreko aldea denez, agindu gehienak gorputzaren eskuin aldera doaz.

Ezkerrak berriz beraiengan alderantziz gertatzen dira gauzak, eskuin hemisferioa nagusi baitute.

Ezkerreko hemisferi dagozkio idazketa, ahozko mintzamena, logika eta pentsaera abstraktua. Aldiz, eskuin hemisferioari, adierazpen emozionalaren kontrola, mimikazko mintzaira, musika eta artearekiko sentsibilitatea...

Hona hemen, eskuineko hemisferioa garatzeko ariketa batzuk...



2009-04-28

ARTE HEZKUNTZAREN GARRANTZIA


Hezkuntza sistemek musika eta arte plastikoak besteak beste albo batean uzten ditu baina oso garrantzitsua da ezagupen horiek kontuan hartzea. Hezkuntza formala ezagupen hauetaz ahaztu egiten da eta askotan hezkuntza ez formala arduratzen da. Daukaten metodologia oso ezberdina da, intuizioa eta zentzumenak besteak beste kontuan hartzen baititu.
Haur hezkuntzan, hezkuntza formalean, artearen inguruko arlo gehiago ematen ditugu. Baina hesitzen garen neurrian matematika, hizkuntza eta zientzia arloei garrantzia gehiago ematen zaio...

Garatu ditzakezun ahalmenak hauek dira, besteak beste:
Sormena
Irudimena
Pertzepzioa
Sentikortasun estetikoa
Mugimendua
Norberaren adierazpena
Pentsamendu kualitatiboa
Komunikatzeko
Gizarteratzeko ahalmena
Ikuspegi kritikoa
Autonomia



2009-04-27

HEZKUNTZA

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-ek egindako hausnarketa bat:


Oso artikulu interesgarria da:

Hezkuntzan alfabetatze digitala bidertu behar da

eta horretarako Web.2 bezalako plataformak ezagutu behar ditugu...


2009-04-26

GAUR EGUNGO MUSIKA ETA ABANGUARDIA

XIX. mendearen amaieran, iragan erromantikoaren kontrako erreakzio bortitza sortzen da, intelektualagoa den eta hain hunkigarria ez den musika baten bila, eta oso joera desberdinak ekarriko dituena, XX. mendean garatuko direnak.
Erritmoa, iraganean melodiaren mende zegoena, askatu egiten da, eskema metriko berrien sorrerarekin.
Bere obsesio nagusiak tinbrea eta erritmoa dira, eta musika konkretuaren forma aske eta ez-melodikoetan gauzatzen da, elektronikoa eta aleatorioetan. Hona hemen mugimendu nagusien laburpena.
Testu hau, orrialde honetatik atara izan dut. Gehiago irakurri nahi izanez gero, irudiaren gainean klikatu eta orrialde horretara eramango zaitu...

2009-04-25

IMPRESIONISMOA: MUSIKA ETA ARTE PLASTIKOETAN



Inpresionismoa eta postinpresionismoa


XIX. mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian batik bat. Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen eta sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.


Bai musikan bai arte plastikoetan, inpresionismoak, arte garaikidean hasiera ematen dio.


Korronte hau margolari talde batekin hasi zen: Monet, Manet, Pissarro, Sisley, Degas, Renoir eta Cézanne.


Margolari hauek garrantzi asko ematen zioten argia eta koloreari. Ikusten zuten errealitateari erreferentzia eginez, paisaiak batik bat margotzen zituzten.

EMAKUME INPRESIONISTAK


Bestetik, arte plastikoek musikan ere eragina izan zuten. Debussy konpositoreak garrantzia nabarmena izan zuen korronte honetan.


Musikan eta arte plastikoetan lortu nahi zituzten helburuak oso antzekoak ziren: era pertsonalago batean egitea eta orain arte izandiren normak apurtzea.

DEBUSSY: " ILARGI ZURIA"






2009-04-20

STRAVINSKY



Igor Stravinsky conducts The Firebird (L'Oiseau de Feu) - medici.tv



2009-04-15

MUSIKA ARTE PLASTIKOETAN


Picassok Stravinsky-ren pintura bat egin zuen 1920. urtean. Stravinsky musikaria izan zen eta Picassorekin harreman estu bat izan zuen.
Picassori buruzko bideo honetan, bere koadrotan oinarritutako marrazki bizidunak agertzen dira eta Strabinskyren musika entzun dezakegu aldi berean.
Oso originala dela iruditu zait... Beraz, ongi izan!!!!


2009-03-30

BAUHAUS: ALBERS

Margolaria, artista grafikoa eta diseinatzailea izan zen. Abstrakzio geometriko eta erlazio kromatikoak aztertu zituen, besteak beste.
Irakasle bezala aritu zen Bauhausen Naziak itxi egin zuten arte, 1933an. Ondorioz,
" Black Mountain College"-ra lan egitera joan zen, Estatu Batuetan. Bertan Bauhauseko printzipioak irakatsi zizkien ikasleei.

Hona hemen Albersek egindako arte lan batzuk...







2009-03-25

FLUXUS MUGIMENDUA ETA BAUHAUS



Badira artista asko Bauhaus eskolan ikasitakoak.

Hauetaiko askok Fluxus korrontean parte hartu zuten.

2009-03-19

KONPOSITOREEN HOROSKOPOA

Izena

Horoskopoa

Ezaugarriak

Ganassi

Capricornio

Serioa, errealista, materialista

Mozart eta Grażyna Bacewicz

Acuario

Intuitiboa,nabarmena, bitxia, burutsua

Vivaldi, Haendel eta Élisabeth Jacquet de La Guerre

Piscis

Gozoa,mistikoa,eraginkorra

Bach

Aries

Segurua, zuzena,zintzoa,sutsua

Brahms eta Tchaikovsky

Tauro

Burugogorra,langilea, maitekorra, errealista, lasaia, materialista

Grieg

Geminis

Azkarra, burutsua,adiskidetsu

Sammartini

Cancer

Sentibera, etxekoa, negartia, borontate faltakoa

Macello

Leo

Harroputza, bihotz handikoa eta agintzailea

Purcell eta Clara Wieck Schumann

Virgo

kritikoa, diskretua, hotza, burutsua

Hotteterre eta Sofia Asgatovna Gubaidulina

Libra

Ahazkorra, kanpoko irudia oso zaindua, burutsua, zalantzati

Hindemith eta Fanny Cäcilie Mendelssohn

Escorpio

Espirituala, oso magnetikoa, jeloskorra eta borontate handikoa

Beethoven

Sagitario

Positiboa, burlatia, bidaiatzeko zaletasuna, eskuzabala eta azalekoa.

Informazio hau, helbide honetatik atera izan dut: Emakume konpositoreak ( Musikaz Blai)

2009-03-08

EMAKUMEAK ARTEAN

Emakumeek ere artearen munduan izugarrizko aportazioa egiten dute. Batzuk musikan eta beste batzuk arte plastikoetan.

Horietariko asko ez dira gizonezkoak bezain ezagunak, artearen munduan paper oso garrantzitsu bat jokatu izan arren.
Lan oso interesgarria egin arren, bere senarraren izenaren atzean geratu izan dira. Emakume hauen memoria ez dugula ahaztu behar iruditzen zait. Hau guztiagatik, izen batzuk aipatuko ditut:
Argazki honetan ikusten duzuen emakumea, Joko Ono da. Berak egindako istalazio baten aurrean ataratako argazkia da.
Artista plastikoa eta musikaria izateaz gain,
Fluxus korrontean sartu zen 60.garren hamarkadan.

2009-02-28

JOHN CAGE : ERREFERENTZIA BAT ARTEAN

Badaude artista asko, John Cage- en lanaren antzeko gauzak egiten dituztenak. Esaterako, You Tuben agertzen da, pertsona batek utzitako bideo hau. Bertan, Yann Tiersenek konposatutako "Amelie" pelikularen musikaren zati baten errepresentazioa aurken dizuet.

Pertsona honek melodika eta toy pianoa erabilten ditu instrumentu bezala.

2009-02-26

JOHN MILTON CAGE: BIOGRAFIA

1912an jaio zen Los Ángeles- en eta " Blac Mountain College" an ikasketak egin zituen, Carolinan.
1942an, New York-era joan zen bizitzera.

Zen mugimenduan oinarrituta, askotan isiluneak erabili zituen musikaren beste osagaiak bezala. Garrantzia asko eman zien isiluneei....
John Cage-k artista plastiko ugariekin egin du lan: Oskar Schlemmer eta Duchamp besteak beste. Bideo hauek ikusi ditzakezue adibide giza.
Cage musikaria izateaz gain, arte plastikoak ere kontuan hartzen ditu.
Hainbat Performancetan parte hartu eta sortu egin ditu.
1
952an 4,33 lana egin zuen esaterako. Bertan, musikariak instrumentuen aurrean jesartzen dira obra bat antzezteko, eta momentu guztian isilean geratzen dira. Sortzen den tentsio eta isiltasun hori, obraren partea da.
Bideo honetan ikus dezakezue " 4,33 " lanaren aurkezpen bat...

2009-02-25

FLUXUS: JOHN CAGE

Fluxus (latinez, fluxu esan nahiko luke) mugimendu artistikoa da.
"Fluxus-arte-dibertsioa sinplea behar du, entretenigarria eta handinahirik gabea, teknika berezien erabileraren beharrik gabe, entsaiatu beharrik ez eta balio komertzialik ere ez" (George Maciunas).
1962an George Maciunas (1931-1978) izan zen bere hasierako antolatzaile informala eta AEB, Europa edo Japonian izan zituen adierazpen artistikoak.
Ameriketan eta Europan John Cage izan zen eragin handiko bultzatzaile, arte totalaren bila beti ere.
Dada bezalaxe, Fluxus zaila da definitzen edo kategorizatzen.
Filiouren hitzetan, "espirituaren egoera da eta pentsatzeko, adierazteko eta aukeratzeko erabateko askatasuna suposatzen du. Esan daiteke Fluxus ez zen izan, ez dakigu noiz jaio zen eta ez dago bukatzeko arrazoirik".
Gainera, Filiouk Fluxus eta arte kontzeptuala ez direla gauza bere uste du eta Duchamp-en proposamena alderantziz jartzen du. Harek eguneroko gertakizuna artearen barruan sartzen badu, Filiouk artea eguneroko gertakizunean desegiten dela uste du.


John Cage izan zen eragin handiko bultzatzailea. Musikaria zen eta artista plastikoekin lan handiak egin zituen.
Cage-k musika modernoa erreboluzionatu zuen bere arte lanekin, hizkuntza kaotiko bat emanez eta bat- batekotasunean jolasten. Beraz, arte garaikidearen barruan sartuko genuke.
Bestetik, Bauhaus eskolan ikasitako artista asko esagutu zituen eta euren arte lanetan parte hartu zuen.
Hemen duzue John Cagek sortutako suite bat.

2009-02-18

FLUXUS


Argazki hau helbide honetatik atera izan dut



Arte kontzeptua hobeto ulertzeko, kontuan izan beharko genuke, orain arte izan diren mugimendu artistikoak garai ezberdinetan. Inpresionismoa, futurismoa, dadaismoa, barrokoa, minimalismoa, naturalismoa eta surrealismoa besteak beste.


Garai hauek ezberdinak izan dira, garai hartako gizartearen beharren arabera. Eta bakoitzak, paper garrantzitsu bat jokatu izan du bizitzan. Hau da, gizartea aldatzen den einean, artea ere aldatzen da.

Arte garaikidean esaterako,artista plastiko eta musikariak elkarlanean aritu ziren eta fluxus mugimendua eratu zuten...

Hemen aurkitu ditzakezu artearen inguruan dauden mugimendu guztiak.


Hauek dira Fluxus korrontean egon izan diren artistak

Iskariote Familia
Arman
Ay-O
César Baldaccini (César)
Joseph Beuys
Wolf Vostell
Nam June Paik
Charlotte Moorman
balu
George Brecht
John Cage
Giuseppe Chiari
Philip Corner
Luc Fierens
Robert Filliou
Henry Flynt
Ken Friedman
Al Hansen
Cairn Hedland
Geoffrey Hendricks
Dick Higgins
Ruud Janssen
Ray Johnson
Joe Jones
Alison Knowles
Takehisa Kosugi
Shigeko Kubota
George Landow
Jackson Mac Low
George Maciunas
Barry McCallion
Adolfas Mekas
Gustav Metzger
Larry Miller
Yoko Ono
Genesis P-Orridge
Ben Patterson
Dieter Roth
Ric Royer
Wim T. Schippers
Carolee Schneemann
Litsa Spathi
Daniel Spoerri
Yasunao Tone
Cecil Touchon
Ben Vautier
Yoshi Wada
Emmett Williams
La Monte Young