ZER DA ARTEA? ... ARTEA NIRE USTEZ, ARRAZOIAK GUZTIARI BILATZEA DA, INPOSATU ZAIGUN NORMA ULER DEZAGUN...

2009-05-13

PARTITURA BATZUK: EUSKAL KANTAK






Hona heme klasean landu daitekeen partitura bat. Irakasleak pianoarekin jotzen duen bitartean, ikasleek flauta goxoarekin jo dezakete. Nik froga egin nuen eta oso polita geratu zen...

Kodaly-k pentsatzen zuen folklorea, umearen hizkuntza musikala bezala zela. Nazionalismo musikala garatzen zuen eta bertako kultura eta musika erlazionatzen zituen. Gainera, kanta tradizionalak argiagoak eta laburragoak zirenez, errazago egiten zitzaien umeei. Hau da, oso material egokia zen eta oso modu simplean zegoen.









2009-05-05

MUSIKA HEZKUNTZA: MUSIKOGRAMA

Hona hemen, Lehen Hezkuntzan, 3. zikloan, erabiltzeko musikograma hau.

Ariketa dibertigarri honen bidez, kontzeptu hauek ikasgelan landu ditzakezu:

Kalderoia

Intentsitatea

Erritmo hirutarra

Musika koloreak

Erabiltzen diren instrumentuak, pelikularen momentu ezberdinak adierazteko



Adibide hau... ikusi!!!

2009-05-01

MARRAZKETA


ezkerreko hemisferioa: analitikoa da, hizkuntzarena. Eskuienkoa:globala da, espazioarena.

Garunak gorputza 'era gurutzatuan' kontrolatzen du gorputza. Beti nagusia ezkerreko aldea denez, agindu gehienak gorputzaren eskuin aldera doaz.

Ezkerrak berriz beraiengan alderantziz gertatzen dira gauzak, eskuin hemisferioa nagusi baitute.

Ezkerreko hemisferi dagozkio idazketa, ahozko mintzamena, logika eta pentsaera abstraktua. Aldiz, eskuin hemisferioari, adierazpen emozionalaren kontrola, mimikazko mintzaira, musika eta artearekiko sentsibilitatea...

Hona hemen, eskuineko hemisferioa garatzeko ariketa batzuk...