ZER DA ARTEA? ... ARTEA NIRE USTEZ, ARRAZOIAK GUZTIARI BILATZEA DA, INPOSATU ZAIGUN NORMA ULER DEZAGUN...

2009-02-28

JOHN CAGE : ERREFERENTZIA BAT ARTEAN

Badaude artista asko, John Cage- en lanaren antzeko gauzak egiten dituztenak. Esaterako, You Tuben agertzen da, pertsona batek utzitako bideo hau. Bertan, Yann Tiersenek konposatutako "Amelie" pelikularen musikaren zati baten errepresentazioa aurken dizuet.

Pertsona honek melodika eta toy pianoa erabilten ditu instrumentu bezala.

2009-02-26

JOHN MILTON CAGE: BIOGRAFIA

1912an jaio zen Los Ángeles- en eta " Blac Mountain College" an ikasketak egin zituen, Carolinan.
1942an, New York-era joan zen bizitzera.

Zen mugimenduan oinarrituta, askotan isiluneak erabili zituen musikaren beste osagaiak bezala. Garrantzia asko eman zien isiluneei....
John Cage-k artista plastiko ugariekin egin du lan: Oskar Schlemmer eta Duchamp besteak beste. Bideo hauek ikusi ditzakezue adibide giza.
Cage musikaria izateaz gain, arte plastikoak ere kontuan hartzen ditu.
Hainbat Performancetan parte hartu eta sortu egin ditu.
1
952an 4,33 lana egin zuen esaterako. Bertan, musikariak instrumentuen aurrean jesartzen dira obra bat antzezteko, eta momentu guztian isilean geratzen dira. Sortzen den tentsio eta isiltasun hori, obraren partea da.
Bideo honetan ikus dezakezue " 4,33 " lanaren aurkezpen bat...

2009-02-25

FLUXUS: JOHN CAGE

Fluxus (latinez, fluxu esan nahiko luke) mugimendu artistikoa da.
"Fluxus-arte-dibertsioa sinplea behar du, entretenigarria eta handinahirik gabea, teknika berezien erabileraren beharrik gabe, entsaiatu beharrik ez eta balio komertzialik ere ez" (George Maciunas).
1962an George Maciunas (1931-1978) izan zen bere hasierako antolatzaile informala eta AEB, Europa edo Japonian izan zituen adierazpen artistikoak.
Ameriketan eta Europan John Cage izan zen eragin handiko bultzatzaile, arte totalaren bila beti ere.
Dada bezalaxe, Fluxus zaila da definitzen edo kategorizatzen.
Filiouren hitzetan, "espirituaren egoera da eta pentsatzeko, adierazteko eta aukeratzeko erabateko askatasuna suposatzen du. Esan daiteke Fluxus ez zen izan, ez dakigu noiz jaio zen eta ez dago bukatzeko arrazoirik".
Gainera, Filiouk Fluxus eta arte kontzeptuala ez direla gauza bere uste du eta Duchamp-en proposamena alderantziz jartzen du. Harek eguneroko gertakizuna artearen barruan sartzen badu, Filiouk artea eguneroko gertakizunean desegiten dela uste du.


John Cage izan zen eragin handiko bultzatzailea. Musikaria zen eta artista plastikoekin lan handiak egin zituen.
Cage-k musika modernoa erreboluzionatu zuen bere arte lanekin, hizkuntza kaotiko bat emanez eta bat- batekotasunean jolasten. Beraz, arte garaikidearen barruan sartuko genuke.
Bestetik, Bauhaus eskolan ikasitako artista asko esagutu zituen eta euren arte lanetan parte hartu zuen.
Hemen duzue John Cagek sortutako suite bat.

2009-02-18

FLUXUS


Argazki hau helbide honetatik atera izan dut



Arte kontzeptua hobeto ulertzeko, kontuan izan beharko genuke, orain arte izan diren mugimendu artistikoak garai ezberdinetan. Inpresionismoa, futurismoa, dadaismoa, barrokoa, minimalismoa, naturalismoa eta surrealismoa besteak beste.


Garai hauek ezberdinak izan dira, garai hartako gizartearen beharren arabera. Eta bakoitzak, paper garrantzitsu bat jokatu izan du bizitzan. Hau da, gizartea aldatzen den einean, artea ere aldatzen da.

Arte garaikidean esaterako,artista plastiko eta musikariak elkarlanean aritu ziren eta fluxus mugimendua eratu zuten...

Hemen aurkitu ditzakezu artearen inguruan dauden mugimendu guztiak.


Hauek dira Fluxus korrontean egon izan diren artistak

Iskariote Familia
Arman
Ay-O
César Baldaccini (César)
Joseph Beuys
Wolf Vostell
Nam June Paik
Charlotte Moorman
balu
George Brecht
John Cage
Giuseppe Chiari
Philip Corner
Luc Fierens
Robert Filliou
Henry Flynt
Ken Friedman
Al Hansen
Cairn Hedland
Geoffrey Hendricks
Dick Higgins
Ruud Janssen
Ray Johnson
Joe Jones
Alison Knowles
Takehisa Kosugi
Shigeko Kubota
George Landow
Jackson Mac Low
George Maciunas
Barry McCallion
Adolfas Mekas
Gustav Metzger
Larry Miller
Yoko Ono
Genesis P-Orridge
Ben Patterson
Dieter Roth
Ric Royer
Wim T. Schippers
Carolee Schneemann
Litsa Spathi
Daniel Spoerri
Yasunao Tone
Cecil Touchon
Ben Vautier
Yoshi Wada
Emmett Williams
La Monte Young